2014rako udal aurrekontuen proposamena aurkeztuko dute asteazkenean

AurrekontuakHerritar guztiei irekita, 2014rako Udal Aurrekontuen proposamenaren aurkezpena egingo du Julen Mendoza alkateak, datorren asteazkenean, hilak 18, 18:30ean Merkatuzarren.

Mendozak azaldu duenez, “aurrekontuen elaborazioa prozesu luzea eta sakona izan ohi da”. Hala, 2014rako prestatu behar diren aurrekontuen lanketan hilabeteak daramatzatela esan du alkateak, “alorrez alor, beharrak identifikatzen eta lehentasunak jartzen”.

Egindako lanaren emaitza da, beraz, asteazkenean herritarren aurrean aurketuzko dutena.