Argitaratu dute Arramendiko udal baratzeen zozketaren emaitza

arramendiko baratzeakBehin eruren erabilerarako lizentziak emateko deialdia egin ondoren, eta onartutako eta baztertutakoen zerrenda jendaurreko epean jarri ondoren, asteartean egin zuten, hilak 17, Arramendiko aisialdiko udal baratzeen zozketa Udaletxeko Pleno Aretoan.

Dagoeneko argitaratu dute zozketaren emaitza, ondorengo estekan aurki daitekeena: Udal baratzeen adjudikazio-hartzaileen behin-behineko zerrenda.

Bestetik, Udaletik jakinarazi dutenez,  itxaron zerrenda zozketaren 69 zenbakitik aurrerakoekin osatuko dute.