Trafikoari irekitako bideak hobetzeko asfaltatu proiektu bati ekingo diote

Etorkizunaren Bidean | Mugikortasun plana | Nabarmen 2014-01-02 | 0
Renfeko biribilgunea_800x450

Gaztela-Mantxa biribilgunea asfaltatuko dute

Trafikoari irekitako bideak egoera onean mantentzeko eta dagokion seinaleztapen egokia eskaintzeko asmoz, epe motzean, herriko bide-sare nagusiaren parte bat asfaltatzeko proiektu bati ekingo zaiola jakinarazi dute Trafiko departamentutik.

Hiru motatako lanak egingo dituzte asfalltozko zoruaren gainean: asfaltatu jarraia, zatikakoa eta gainbideak.

Gaztela-Mantxa biribilgunean, Beraun kaleko 1 eta 17 zenbakien artean, Sorgintzulo kalean eta Sanmarkosenen egingo dute asfaltatu jarraia. Murumendi kalean, Fanderia pasealekuan eta Hombrados Oñatibia kalean, berriz, zatikakoa eta bukatzeko, Nafarroa etorbidean eta Beraun kalean gainbide bana.

Horretarako, 2013ko aurrekontuan jasotako103.746,67 euro inbertituko ditu Udalak guztira.

Agustinak_800x450

Hombrados Oñatibia kalean zatikako asfaltatua egingo dute

Zumardia_800x450

Nafarroa etorbidean gainbide bat egingo dute

 

No comments yet.

Utzi erantzuna