Fanderiako VIII. Haur Krosa igandean izango da

Fanderiako Haur KrosaUrtarrilaren 12an, igandean, Fanderia auzoan “Fanderiako VIII. Haur Krosa” burutuko da Fanderiako Erdiko Erreka auzo elkarteak antolatuta, Errenteriako CAR atletismo taldeak eta Errenteriako Udal Kirol Patronatuaren laguntzarekin.

Lasterketa 12:00etan hasiko da eta 7 eta 15 urte bitarteko haurrei zuzendua dago. Ibilbidea Fanderiako urbanizazioaren barruko aldetik izango da.

Antolatzaileek jakitera eman dutenez,  izen-emateak lasterketaren egunean bertan egin ahal izango dira 11:00etatik aurrera eta 2013ko San Silbestre lasterketan parte hartu zuten haurrek egun horretan erabilitako dortsal bera erabili ahal izango dute.

Mailak:

  • Aurre-benjaminak (2006-2007an jaiotakoak ): 510 metro
  • Benjaminak: (2005-2004an jaiotakoak): 510 metro
  • Alebinak: (2003-2002an jaiotakoak): 840 metro
  • Infantilak: (2001-2000an jaiotakoak): 1.350metro
  • Kadeteak: (1999-1998an jaiotakoak): 1.680 metro