Igandean inauguratuko dute Xenpelar omentzeko eskultura Foru plazan

Xenpelar eskultura_2Igandean, hilak 12, inauguratuko dute Xenpelar omentzeko Gotzon Huegun artistak egindako “Xenpelarren fruituak” eskultura. Inaugurazio ekitaldia Foru plazan izango da eskultura jarriko duten tokian bertan eta 12:30ean hasiko da.

Egitaraua:

  • 12:20:  Udal Txistulari taldea.
  • 12:30: Ekitaldiaren aurkezpena Mikel Lersundi eta Itziar Etxegiarekin.
  • 12:35: Julen Mendoza alkatearen agurra.
  • 12:40: Julian Albistur: Eskultura gauzatu ahal izateko egindako ibilbide luzea.
  • 12:45: Eskulturari buruzko xehetasunak, Gotzon Huegun egilearen eskutik.
  • 12:50: Eskultura argitaratzea: Agurra Udal Txistulari taldea eta Alain Maya dantzariaren eskutik.
  • 12:55: Gizon onaren bentajak. Moldaketa: Aitor Mitxelena. Bertsoak: Aitor Albistur. Errenteria Musika Kultur Elkarteko Bandako musikariak eta Xenpelar Bertso Eskolako bertsolariak.
  • 13:05: Xenpelar. Egilea: Jose Ignazio Ansorena. Koreografia: Jon Maya Sein. Udal Txistulari Taldea, Ereintza Dantza Taldea eta Aitor Albistur Xenpelar Bertso Eskolako bertsolaria.
  • 13:15: Bertso-saioa: Andoni Egaña eta Xenpelar Bertso Eskolako bertsolariak
  • 13:30: Ekitaldiaren amaiera Mikel Lersundi eta Itziar Etxegiarekin.
  • 13:35: Betroiarena. Errenteria Musika Kultur Elkarteko Banda eta bertsolariak.
  • 13:45: Xenpelar Etxeko beheko solairuan luntxa.