Astelehenean hasi eta otsailaren 8ra arte berritu ahal izango dira TAO txartelak

TAO gunea eta aparkaleku libreakErrenteriako Udalak jakinarazi du, 2014ko TAO txartelak berritzeko epea urtarrilaren 13an hasi eta otsailaren 8an amaituko dela.

Kudeaketa hori astelehenetik ostiralera 10:00etatik 13:00ak arte eta 16:30etik 19:30era egin ahal izango dute egoiliarrek. Larunbatetan, 10:00etatik 13:00etara.

Horretarako, interesdunak Vinci Parkek Irun kaleko 8. zenbakian duen bulegora bertaratu beharko dira eta nahitaez aurkeztu beharko dituzte NAN agiria (jatorrizko agiria edo fotokopia eguneratua) eta jatorrizko  zirkulazio-baimen agiria.