Errenteria eta Europaren arteko harremanei buruzko hitzaldi zikloa izango da datorren astean

Europa_Errenteria jardunaldiak“Errenteria-Europa. Harremanak XVI. Mendean” izeneko jardunaldiak antolatu ditu Gipuzkoako Foru Aldundiak Errenteriako Udalarekin elkarlanean datorren asterako. Jardualdietan, XVI. Mendean Errenteria eta Europako hainbat zonalderen arteko harremanak emango dituzte ezagutzera. Harreman horren erakusle da Jasokundeko parrokian dagoen Ama Birjinaren Koroatzearen erretaula flamenkoa, besteak beste.

Hiru hitzaldi izango dira orotara. Hirurak doakoak eta irekiak, Errenteriako Udaletxeko Pleno Aretoan, arratsaldeko 19:00etan.

Asteartean, hilak 14Ama Birjinaren Koroatzearen Erretaula. Errenteriako Jasokundeko Parrokia izeneko liburuaren aurkezpenarekin emango zaie hasiera jardunaldiei.  Maite Barrio eta Ion Berasain argitalpenaren zuzendari eta adituek erretaularen zaharberritze lanetarako egindako ikerketak abiapuntutzat hartuta, hemengo portuek Brujas edo Anberesekin zuten salerosketa harreman handiaz, Errenteria eta Flandesen arteko harremanaz eta euskal familia batzuk Flandesen finkatu izanaz mintzatuko dira. Hitzaldiaren ostean, erretaula ikusteko bisita egingo dute Errenteriako Jasokundeko parrokiara.

Urtarrilaren 15ean, berriz, Xabier Martiarena Gipuzkoako Foru Aldundiko ondare historiko artistikoaren errestauratzaileak hitzaldia eskainiko du Gipuzkoako kostaldean ageri diren XIV-XVI mendeetako 18 alabastrozko pieza ingelesen inguruan.

Azkenik, ostegunean, hilak 16, Iago Irixoa historialariak Errenteria eta Ingalaterraren arteko harremanez hitz egingo du. Izan ere, Errege Katolikoen garaitik, Gaztelako Koroak Ingalaterrarekiko zituen merkatal harremanak biziki areagotu ziren eta Errenteriak eta Pasaiako badiak Bristolekin garatutakoa horren adierazle bikaina da.