Urkiola gainetik Barazarko gainera joango da Urdaburu

urdaburuUrdaburu Mendizale Elkarteak Kantauriko eta Mediterraneoko isurialdeen banalerroaren 18.etapa antolatu du urtarrilaren 19rako. Ibilbidea Urkiolako gainetik Barazarko gainera izango da eta bidean Saibi eta Altungana gailurretatik pasatuko dira parte-hartzaileak. Zeharkaldia, denera, 4 ordukoa izango da.

Irteera 7:30ean izango da Zumardiko autobus geltokitik. Izena eman nahi dutenak elkarteak Juan de Olazabal kaleko 23. zenbakian duen egoitzara joan daitezke astearte eta ostegunean 19:30etik 21:30era, edo 943 527879 telefonora hots egin, ordutegi berean.