Bigarren eskuko ohiko azoka izango da igandean

azokaHilero hirugarren igandean ohikoa den bezala, urtarrilaren 19an, goizean, Zumardian instalatuko den (euria egingo balu, Xabier Olaskoaga plazan) bigarren eskuko gauzen azokaz gozatzeko aukera izango da. Azoka horretan artikulu ugari aurkitu ahal izango ditu bertaratzen denak, hala nola jantziak, jostailuak, liburuak, dekoraziorako elementuak eta bildumazaleentzako antzinako piezak.

Gamon zumardia berriro ere, duela hainbat urte Errenterian arrakasta handiz egiten ari den ekimen honen eszenatoki bihurtuko da. Antolatzaileek Gipuzkoako beste hainbat udalerritan ere egiten den azokan parte hartzeko gonbitea egiten dute.