Hipoteka eta desjabetzeen inguruko zalantzak argitzeko hitzaldiak antolatu dituzte

Hipoteka eta desjabetze kontuek sorrarazten dituzten zalantzei erantzuna emateko, Gizarte Zerbitzuen departamentuak herritar guztiei zuzendutako doako hitzaldiak antolatu ditu gaia hauen inguruan. Toki eta data ezberdinetan antolatu dituzte, ahalik eta jende gehienak bertaratzeko aukera izan dezan.

Hipoteka bati abala ematearen inguruan gai hauen inguruko azalpenak emango dituzte: abal-emailearen erantzukina, abalik gabeko hipoteka lortzeko baldintzak eta abalista eta hipotekari ez-zorduna izatearen arteko ezberdinatsunak. Alternatibak ere proposatuko dituzte: etxebizitzaren balioaren %100a kubritzerainoko mailegu pertsonala, erosketarako aukera ematen duen alokairua… Herentziez ere hitz egingo dute eta honekin lotuta fidantza oinordekoei transmititzeaz.

Desjabetze baten aurrean zer egin behar den ere azalduko dute, nora jo behar den edo nola lor litekeen aldi baterako atzerapena.

Hitzaldiek ordubeteko iraupena izango dute, gutxi gorabehera, eta 18:00etan hasiko dira ondorengo data eta lekuetan:

  • Urtarrilak 29: Galtzarabordako El Parque Erretiratuen Elkartea.
  • Otsailak 5: Gabierrotako Laguntasuna Erretiratuen Elkartea.
  • Otsailak 10: Kaputxinoetako San Jose Erretiratuen Elkartea.
  • Otsailak 11: Pontikako Arramendipe Erretiratuen Elkartea.
  • Otsailak 13: Beraungo Bienvenido Erretiratuen Elkartea.
  • Otsailak 18: Alabergako La Magdalena Erretiratuen Elkartea.
  • Otsailak 19: Olibeteko Beti Bizkor Erretiratuen Elkartea.