Irrien Lagunek batukada taldea osatu nahi dute inauterietarako

irrien lagunak oarsoaldeaInauteriei begira batukada taldea osatu nahi dute Irrien Lagunek. Egun batean tresnak sortu eta beste hiru saiotan erritmoa lantzeko tailerrrak egitea da asmoa, gero, martxoaren 1ean,12:00etan elkartu eta “erritmoaz lagunduta herriko kaleak alaitu eta familia giroan ondo pasatzeko”.

Lehenengo hitzordua, tresnak sortzekoa, larunbatean, otsailaren 1ean, izango da. 17:00etatik 19:00etara, Merkatuzarreko Jose Luis Caso Aretoan.

Hurrengo hiru saioak, berriz, otsailaren 9an, 16an eta 22an. Hauetan egingo dituzte erritmoa lantzeko tailerrak, 17:00etatik 19:00etara, Merkatuzarreko Jose Luis Caso Aretoan.

Parte hartzeko izena ematea beharrezkoa izango da eta horretarako, oarsoirriak@gmail.com helbidera mezu bat bidali behar dute interesdunek, urtarrilaren 30era arte. Bertan, parte hartuko duten kide guztien izenak adierazi beharko dituzte, haurrak zein helduak, tresnak egiteko beharrekoa den materiala prestatu ahal izateko. Antolatzaileek adierazi dutenez, gainera, lau hitzorduetatik ezinbestekoa izango da gutxienez hirutan parte hartzea.

Halaber, ohikoa denez, ekintza honekin ere familia giroa zaindu nahi dutela esan dute eta horregatik haurrak gutxienez guraso batekin joan beharko dira.