Barazarko gainetik Altubekora joango dira Urdaburukoak

UrdaburuUrdaburu Mendizale Elkarteak Kantauriko eta Mediterraneoko isurialdeen banalerroaren 19. etapa antolatu du otsailaren 15erako. Ibilbidea Barazarko gainetik Altubeko gainera egingo dute eta bidean Atxuriko atetik, Egiriñaoko aterpetik eta Burbonako gailurretik pasatuko dira. Zeharkaldia, denera, 7 ordukoa izango da.

Irteera 7:30ean izango da Zumardiko autobus geltokitik. Izena eman nahi dutenak elkarteak Juan de Olazabal kaleko 23. zenbakian duen egoitzara joan daitezke astearte edo ostegunean, 19:30etik 21:30era, edo 943 527879 telefonora hots egin dezakete, ordutegi berean.