Dora Salazar artistarekin solasaldia, gaur

Dora SalazarOtsailaren 23an estrenatuko du Ados Teatroak Maitasunaren ostean, maitasuna antzezlana Errenteriako Kulturgunean. Estreinaldi hori dela-eta, sormen prozesuaren baitan, Udaleko Kultura departamentuak ekitaldi desberdinak antolatu ditu herritarrek prozesu horren nondik-norakoak gertutik ezagutu ditzaten.

Gaur, hilak 6, izango da lehengo hitzordua: Dora Salazar artista eta antzelanaren eszenografoarekin biltzeko aukera izango dute herritarrek,  Kulturguneko Entsegu Gelan, 19:30ean.

Salazar laureogeiko hamarkadan sartu zen panorama artistikoan, haize berritzaileak ekarriz. Bere ibilbidea bi zatitan bana daiteke: lehenengoan objektuaren eta birziklatzearen inguruan lan egin zuen eta bigarrenean gorputzaren inguruan. Azken horretan kezka handia erakutsi zuen emakume eta feminitateaz.

Egun artistaren lanean poesia eta antzerki kutsua sumatu daiteke, eta bideo eta argazkigintzarekin esperimentatzen
ari da.

Jarduera publiko orokorrari dago zuzenduta eta parte hartzeko, komeni da, izena ematea kultura@errenteria.net helbide elektronikora mezu bat bidaliz edo departamentuko 943 44 96 34 telefono zenbakira deituz.

Sarreren zozketa

Kultura departamentutik jakinarazi dute, gainera, solasaldian parte hartuko duten pertsonen artean 3 sarrera bikoitz zozkatuko dituztela Maitasunaren ostean, maitasuna antzezlanaren estreinaldirako.