Martxan daude auzotarren arteko eskola-laguntza saioak

Auzoak | Hezkuntza 2014-02-13 | 0

Agustinak, Iztieta-Ondartxo eta Alabergako Auzo Elkarteek, bertako familiek elkarri lagundu diezaioten ekimen berri bat martxan jarri dute.

Bertatik adierazi dutenez, egitura sozialak eratu dituzte auzoen baitan, ikasle eta familiek hezkuntza arloan topatzen dituzten zailtasunak gainditzeko. Ideairen oinarria pertsona bakoitzaren ezagupen eta gaitasunak erabiltzea da gutien mesederako.

“Parte hartzeko familia bakoitzak bere seme-alabentzako arduradun bat izendatuko du. Honek, gainontzeko arduradunekin batera, sortzen diren zailtasunetan lagunduko die. Hasieran, arduradunak saio guztietara joango dira baina ondoren, arduradunen talde txikiak sortuko dituzte eta berauetako bakoitza arduratuko da ikasle taldeari asteko egun batean laguntza emateaz. Hala, arduradun bakoitzak astean behin ariko da laguntzaile gisa baina beraien seme-alabek aste guztian zehar jasoko dute laguntza” azaldu dute.

Ekimenean parte hartu nahi duten bizilagunak elkarteekin harremanetan jarri beharko dira  edo 675 705 191 telefono zenbakira deitu beharko dute.

 

 

No comments yet.

Utzi erantzuna