Udala auzotarrekin bilduko da datorren astetik aurrera

Auzoak 2014-02-14 | 0

Auzo BatzarakAuzo Elkarteekin elkarlanean, 2011ko udazkenean Errenteriako udalak batzarrak deitu zituen Errenteriako auzoetan, bizilagunengandik udal kudeaketa egokirako beharrezko informazioa eskuratzeko asmoz. Udalaren eta herritarren arteko harremanak sendotzeko beharra abiapuntu hartuta, 15 auzo batzar egin ziren, 1500 pertsonak parte hartu zuten eta bertaratuek egindako esakera ugari jaso ziren.

Batzar horietan jasotako informazioa balio handikoa izan da; izan ere, neurri handi batean Udal honen gida bihurtu da azkeneko bi urte hauetan zehar.

Orain, bi urte pasa direnean, eta batzar haietan adostutakoaren arabera, Errenteriako udala auzo guztietara hurbilduko da berriro ere. Bigarren txanda honen helburua da herritarrei jakinaraztea 2011n jasotako eskaera haien egoera zein den, eta, horretaz gain, auzozain polizia eredu berria azaldu eta 2015eko maiatzera arte udalaren jarduna erabakiko duten iradokizun eta eskaera berriak jasoko dira.

Batzarretan Julen Mendoza alkateak eta Luisma Diez Hirigintza zinegotziak hartuko dute parte.  Gainera, auzoaren errealitateak hala eskatzen duen kasuetan, Jon Txasko eta Jose Manuel Ferradas ere izango dira, Trafiko eta Ingurumen alorretako zinegotziak, hurrenez hurren.

Ekimen honekin berriro balioan jarri nahi da herritarren parte-hartzearen garrantzia udal kudeaketa hobearen tresna gisa, herritarrak baitira, beren eguneroko errealitatetik, auzoen benetako beharrak zein diren ondoen dakitenak.

Egutegia:

  • IANTZI:  Otsailak 18, asteartea. 19:00etan, Auzo Elkartean.
  • KAPUTXINOAK: Otsailak 19, asteazkena. 19:00etan, Auzo Elkartean.
  • LARTZABAL: Otsailak 20, osteguna. 19:00etan, Auzo Elkartean.
  • ZAMALBIDE:  Otsailak 23, igandea. 11:00etan, Auzo Elkartean.
  • OLIBET-UGARRITZE: Martxoak 3, astelehena. 19:00etan, Auzo Elkartean.
  • AGUSTINAK: Martxoak 4, asteartea. 19:00etan, Auzo Elkartean.
  • BERAUN: Martxoak 5, asteazkena. 19:00etan, Auzo Elkartean.
  • FANDERIA: Martxoak 6, osteguna. 19:00etan, Auzo Elkartean.
  • ALABERGA Martxoak 17, astelehena. 19:00etan, Auzo Elkartean.
  • GAZTAÑO: Martxoak 18, asteartea. 19:00etan, Auzo Elkartean.
  • IZTIETA: Martxoak 19, asteazkena. 19:00etan, Auzo Elkartean.
  • ZENTROA: Martxoak 20, osteguna. 19:00etan, Reina Aretoan.
  • GALTZARABORDA: Martxoak 31, astelehena. 19:00etan, Auzo Elkartean.
  • GABIERROTA: Apirilak 1, asteartea. 19:00etan, Auzo Elkartean.
  • PONTIKA: Apirilak 2, asteazkena. 19:00etan, Auzo Elkartean.

 

 

No comments yet.

Utzi erantzuna