Galtzarabordako igerilekua itxita egongo da larunbata arratsaldean

Galtzarabordako kiroldegiaIgeriketa-lehiaketa burutuko dela- eta, datorren larunbatean, otsailaren 22an, Galtzarabordako Udal Kiroldegiko Igerilekua itxita egongo da eguerdiko 14:30etik aurrera.

Gainontzeko instalazioa, hala ere, irekita egongo da ohiko ordutegian.

Udal Kirol Patronatuko bazkideek eta gainontzeko erabiltzaileek Fanderiako Igerilekua erabili ahal izango dute egun osoan zehar.