Auzo Batzarra egin zuten Iantzin atzo

Iantziko Auzo Batzarra60 lagunetik gora bildu zen atzo, otsailak 18, Iantziko Auzo Elkartean egindako Auzo Batzarrean. Udalaren izenean bertan izan ziren, Julen Mendoza alkatea eta Luisma Diez Hirigintza zinegotzia, 2011n egindako batzarrean jasotako eskaeraren egoera zein den adierazteko, besteak beste.

Halaber, auzozain polizia eredu berria azaltzearekin batera, Iantzi auzoari dagokion auzozainetako bat aurkeztu zieten bizilagunei.

Bilkura amaitzeko, 2015eko maiatzera arte udalaren jarduna erabakiko duten iradokizun eta eskaera berriak jaso zituzten.

Iantziko eskaeren egoera