Kadete-Jubenil mailako Emakumezkoen Aretoko Sofbol Euskadiko Torneoa jokatuko da igandean

Errenteria_06_Sofbol.jpgDatorren igandean, hilak 23, Galtzarabordako Udal Kiroldegian “Kadete-Jubenil mailako Emakumezkoen Aretoko Sofbol Euskadiko Torneoa” jokatuko da, Errenteriako Rentoks klubak Udal Kirol Patronatuaren babesarekin antolatua.

Sofbola Beisbolaren egokitzapena da eta ezaugarri berezi batzuekin jolasten da: jolaserako pilota bigunagoa da, lehiatzeko zelaia txikiagoa da… Halako ezaugarriek kirol arinagoa bihurtzen dute eta etenaldi gutxiago izaten da.

Txapelketan, “Errenteriako Rentoks Kluba”rekin batera, Gipuzkoako gainerako talde hauek ere hartuko dute parte: “Orioko Bate Bizkorrak” (Orio) , “Ordiziako Sofbol Kirol Elkartea”  (Lazkao-Ordizia) eta “Atletiko San Sebastián” (Donostia).

Sari-banaketa 20:30ean izango da eta publikoarentzako sarrera doan izango da.

Honakoa izango da partiden ordutegia:

  • 14:30 – 15:20:  Rentoks – Ordiziako Sofbol Kirol Elkartea
  • 15:30 – 16:20: Orioko Bate Bizkorrak – Atletiko San Sebastian
  • 16:30 – 17:20:  Atletiko San Sebastian- Rentoks
  • 17:30 – 18:20: Ordiziako Sofbol Kirol Elkartea – Orioko Bate Bizkorrak
  • 18:30 – 19:20: Orioko Bate Bizkorrak – Rentoks
  • 19:30 – 20:20: Atletiko San Sebastian – Ordiziako Sofbol Kirol Elkartea