Kaputxinoetako bizilagunekin bildu ziren udal ordezkariak atzo

Kaputxinoetako auzo batzarraAtzo, hilak 19, egin zuten Kaputxinoetako Auzo Batzar irekia. 30 bizilagun inguruk parte hartu zuen bertan eta eurekin batera, Udalaren izenean, Julen Mendoza alkatea eta  Luisma Diez eta Jon Txasko izan ziren, Hirigintza eta Trafiko zinegotziak hurrenez hurren. Beste kontu batzuren artean, 2011n egindako batzarrean jasotako eskaeraren egoera zein den adierazi zuten udal ordezkariek.

Halaber, auzozain polizia eredu berria azaltzearekin batera, Kaputxinoak auzoari dagokion auzozainetako bat aurkeztu zieten bizilagunei.

Bilkura amaitzeko, 2015eko maiatzera arte udalaren jarduna erabakiko duten iradokizun eta eskaera berriak jaso zituzten.

Kaputxinoetako eskaeren egoera