Errenteriako Xafol-K klake taldeak Hondarribian dantzatuko du bihar

Klake dantzakBihar, hilak 22, 22:00etan, Klake eta Vintage Jazz dantza emanaldia izango da Hondarribiko Banakon eta bertan parte hartuko dute Larraitz Ugartemendiak zuzentzen duen Xafol-K taldeak, Errenteria Musikal Musika eta Dantza Eskolako Klake taldea denak eta  Ana Minguezen Swing Ladies taldeak, bestetik.

Sarrera doako da eta emanaldia amaitutakoan, dantzaldi irekia izango da Mr. Patxi “Crazy Legs”ek jarritako musikarekin.