Kote Kamatxo “Elkartea” film laburraren zuzendariarekin solasaldia izango dute Udal Euskaltegian

elkartea
“Elkartea” film laburraren fotograma

Bihar, hilak 25, Ikuska 2013ko euskarazko film laburren irabazle suertatu zen Elkartea lana emango dute Udal Euskaltegian, 9:30ean. 

Ikasleak izan ziren, Oarsoaldeko gainerako euskaltegietakoak bezalaxe, bozkan esku hartu zutenak.

Kote Kamatxo, filmaren zuzendaria ere izango da proiekzioan bertaratutakoen galderei erantzuteko.