Trintxerperen aldeko hilabete solidarioa aurkeztu zuten atzo

Trintxerperen aldeko hilabete solidarioaren aurkezpena_800x450

Urtarrilean hasi ziren herriko hainbat eragile eta norbanako Trintxerpeko sutean kaltetutako familiei babesa emateko egitarau solidarioa antolatzen. Ordutik lanean egon dira eta atzo, hilak 26, aurkeztu zuten kaltetutako bizilaguntzat dirua biltzeko asmoa duen egitaraua.

Martxoa hautatu dute ekitaldi guztiak biltzeko hilebetea eta mota guztietako ekintzak proposatu dituzte: kontzertuak, dantza erakustaldiak, kirolari lotutakoak, haurrei bideratutakoak… Hilabete bukaeran, gainera, martxoaren 29an kalera irtengo dira eta herriko auzo guztietan diru bilketa egingo dute. Halaber, jakitera eman zuten kontu korronte zenbaki bat ere ireki dutela “herritarrek beren ekarpenak egiteko beste aukera bat gehiago izan dezaten: ES17 2095 0611 00 9113509098″.

Gainera, herriaren izaera solidarioa islatzen duen logoa ere sortu dute: “Esku baten forma du, hamabost zatiz osatutako eskua, herriko auzoen kopurua hain zuzen”. Trintxerperen aldeko hilabete solidarioan erabiliko dute irudi berria lehenengoz baina hemendik aurrera, bestelako ekimen solidarioak antolatzen dituzten eragileen esku utzi nahi dute, nahi duenak erabili dezan.

Egitaraua:

Martxoak 9

12:00: Muxikoak, Herriko Plazan. Antolatzailea: Beti Prest.

Martxoak 11

19:00: XIII. koreografia libreen ekitaldia, Kulturgunean. Antolatzailea: Errenteria Musikal.

Martxoak 15

18:30: Dantza jaialdia, Kulturgunean. Parte-hartzaileak: Beti Prest, Alkarkide, Concha Rociera, Alaia, Donostiako Asociación Extremeña Virgen de Guadalupe eta Trintxerpeko Dantza Eskola.

Martxoak 16

11:30: Dantza jaialdia, Kulturgunean. Parte-hartzaileak: Eureka, Ereintza, Mari Cruzen ikasleen dantza taldea eta Aljarafe.

Martxoak 22

17:00: Master Class “Functional training”, Galtzarabordako kiroldegian. Antolatzailea: Udal Kirol Patronatua.

17:45: Master Class “Shban”, Galtzarabordako kiroldegian. Antolatzaileak: Udal Kirol Patronatua.

18:00: Master Class “Zumba”, Niessen Balioanitz gelan. Antolatzailea: Maialen emakume taldea.

20:00: Kontzertua: Donostiako orkestra barrokoa, Errenteriako Karnaba otxotea eta Ainhoa Franco sopranoa, Fatimako parrokian. Antolatzaileak: Niessen elkartea eta Karnaba otxotea.

Martxoak 24

19:30: Errenteria Musikaleko ikasleen entzunaldia: Haizea, Haria, Perkusioa, Madalenaren basilikan. Antolatzailea: Maria Magdalenaren Lagunak.

Martxoak 25

18:30 Hiruhilabeteko entzunaldia tailerreko ikasleentzat, Kulturguneko entsegu gelan. Antolatzailea: Errenteria Musikal.

Martxoak 26

18:00 : Hiruhilabeteko entzunaldia: pianoa, Errenteria Musikaleko entsegu gelan. Antolatzailea: Errenteria Musikal.

Martxoak 27

18:00: Hiruhilabeteko entzunaldia: Haizea, Haria, Perkusioa, Kulturguneko entsegu gelan. Antolatzailea: Errenteria Musikal.

Martxoak 28

18:30: Hiruhilabeteko entzunaldia: eskusoinu eta trikitixa, Errenteria Musikaleko entsegu gelan. Antolatzailea: Errenteria Musikal.

19:30: Errenteria Musikaleko orkestra eta haurren koroa, Madalenaren basilikan. Antolatzailea: Maria Magdalenaren Lagunak.

Martxoak 29

10:00-14:00: Diru bilketa, herriko auzo guztietan. Parte-hartzaileak: Iantzi, Galtzaraborda eta Iztietako (Ondartxo) auzo elkarteak, Trintxarri elkartea, Asociación Fotográfica, Maialen taldea, Gurutze Gorria, Gure Esku, Beti Prest, Oarsoirriak, Mundo animado, Amulleta danbor kofradia, Txaranga Lagunak, Errenkoalde, Niessen elkartea, Babes zibila, eta Kirol patronatua.

17:00: Haurrentzako jaia, Zumardian. Antolatzaileak: Alaia, Gaztedi, Babes zibila eta Eku manualidades.

19:00: Txekor errea, Zumardian. Antolatzailea: Euskaldarrak.

19:30: Arantzazuko Ama abesbatza (Irungo Bentak), Madalenaren basilikan. Antolatzailea: Maria Magdalenaren Lagunak.

Martxoak 30

18:30: Herritmo ikuskizuna, Galtzarabordako kiroldegian. Antolatzaileak:  Kukai, Landare eta Errenteriako Udala.