Emakume zaintzaile ez profesionalen talde bat eratu nahi du Garaipen Taldeak

Emakume zaintzaileakGaraipen Emakume Elkarteak emakumeen jabekuntza eta parte-hartze sozio-politikoa helburu duten ekimen ugari prestatzen ditu duela zenbait urte. Orain, familia eta etxeko esparruan menpekotasunak dituzten pertsonak zaintzen dituzten emakume taldea osatu nahi dute.

Elkartetik jakinarazi dutenez, helburua emakume zaintzaileen egoera hobetzea, eta zaintza lanak duen garrantzia gizartean eta eredu ekonomikoaren mantenuan ikusaraztea da.

Ekimenaren nondik norakoak azaltzeko topaketa bat antolatu dute datorren ostegunerako, hilak 6. Honez gain, matxoaren 13an, bigarren topaketa bat egingo dute menpekotasun legeari eta dauden laguntza eta zerbitzuei buruzko informazioa emateko. Biak ala biak 16:30ean hasiko dira Xenpelar Etxean.