Bihartik aurrera ospatuko dute Emakumeen Eguna udal kirol instalazioetan

Galtzarabordako kiroldegiaEmakumeen Eguna dela-eta, astean zehar hainbat ekimen antolatu dituzte udal kirol instalazioetan emakume kirolari guztiei zuzenduak.

Bihar, hilak 5, Galtzarabordako kiroldegian, Gimnasia Abdominal Hipopresiboko eskola bat emango dute, 16:30ean. Gimnasia mota horretan zenbait ariketa egiten dira sabelaldeko giharrak tonifikatu eta zoru pelbikoa indartzeko.

Horretaz gain, Galtzarabordan bertan, martxoaren 7an, 19:45ean hitzaldi bat eta eskola praktiko bat izango dira “Emakumea eta kirola” gaia oinarritzat hartuta.

Azkenik, Fanderiako Igerilekuetan, martxoaren 8an, 12:00etan, Sh’bameko eskola berezia emango dute, seme-alabez lagunduta joaten diren amentzat.

Jarduerak doakoak izango dira harpidetza orokorra duten emakumeentzat eta 2 euroko prezioa izango dute igerilekuaren harpidetza duten emakumeentzat.

Izena emateko, edota argibide gehiago behar izanez gero, Galtzarabordako Udal Kiroldegiko harrerara (943 449600) edo Fanderiakora (943 344423) joan daitezke interesdunak.