Agustinetan ere egin zuten Auzo Batzarra

Agustinetako Auzo Batzarra_800x4502011n jasotako eskaeren egoeraren berri emateko eta herriko auzoei, oro har, eragiten dieten beste hainbat kontu azaltzeko, atzo, hilak 4, Julen Mendoza alkatea eta Luisma Diez Hirigintza zinegotzia Agustinetako Auzo Elkartean izan ziren. Ia 40 lagun bildu ziren batzarrean.

Auzozain polizia eredu berria ere azaldu zieten bertaratutakoei eta Agustinak auzoari dagokion auzozainetako bat aurkeztu zieten bizilagunei.

Bilkura amaitzeko, 2015eko maiatzera arte udalaren jarduna erabakiko duten iradokizun eta eskaera berriak jaso zituzten.

Agustinetako eskaeren egoera