Fanderiako Auzo Batzar irekian egon ziren atzo udal ordezkariak

Fanderiako Auzo Batzarra_800x450Atzo, hilak 6, egin zuten Fanderiako Auzo Batzar irekia. 30 bizilagunetik gora izan ziren bertan eta eurekin batera, Udalaren izenean, Julen Mendoza alkateak, Luisma Diezek eta Jose Manuel Ferradasek hartu zuten parte, Hirigintza eta Ingurumen zinegotziak hurrenez hurren. Beste kontu batzuren artean, 2011n egindako batzarrean jasotako eskaeraren egoera zein den adierazi zuten udal ordezkariek.

Halaber, auzozain polizia eredu berria azaltzearekin batera, Fanderia auzoari dagokion auzozainetako bat aurkeztu zieten bizilagunei.

Bilkura amaitzeko, 2015eko maiatzera arte udalaren jarduna erabakiko duten iradokizun eta eskaera berriak jaso zituzten.