San Marko eguna prestatzeko bilera asteartean izango da

San MarkoApirilaren 27an San Marko eguna antolatuko da urtero bezala eta oraingoan ere, egunaren egitarau aberasgarri eta osatua prestatzea da helburua.

Horregatik, San Marko egunean ekimenen bat antolatuko duen eragile orori, datorren asteartean, hilak 11, Merkatuzarren egingo den bileran parte hartzeko deialdia egin nahi dio Udalak. Bilkurari 18:00etan emango zaio hasiera eta bertan egunaren nondik norakoak koordinatzea eta egon daitezkeen beharrak aurreikustea da asmoa.

Postuak

Honekin batera, Udaletik jakinazari dute elkarteek edo artisauek jarri nahi dituzten postuen eskaera egiteko epea apirilaren 4an amaituko dela.