Artiolak artisauen gaurkotze jardunaldiak antolatu ditu

Artiola Artisau Guneak artisauei zuzenduriko II. Gaurkotze Jardunaldiak antolatu ditu martxoaren 14, 15 eta 16rako Errenteriako Merkatuzar eraikinean Artisau-Tailerra Optimizatzen lelopean. Egun hauetan zehar, fiskalitate, marketing, berrikuntza eta produktibitatearei buruzko tailerrak izango dira, beti ere artisau-sektoreari begira.

Jardunaldi hauen helburua, artisauek dituzten baliabideak optimizatzea da, baita lehiaketa-hobekuntza bultzatu eta artisau-produktuen salmenta areagotzea ere.

Inaugurazioa ostiral eguerdian izango da Julen Mendoza Errenteriako alkatea, Oscar Usetxi Bilbao, Gipuzkoako Aldundiko Berrikuntzaren eta Jakintzaren Sustapenerako Zuzendari Nagusiarekin eta Artiolako ordezkariekin.