Haurren elikadura ekologikoa ardatz harturik, Uztargi haur eskolak hitzaldia antolatu du

ekolapiko

Ekolapiko, Biolur Gipuzkoak, Cristina Enea Fundazioak, ENEEK-ek, Kutxa-Ekoguneak eta Behemendi LGEk sustatzen duten egitasmoa da. Ikasturte honetan Errenteriako Uztargi Haur Eskolan abian jarri da egitasmoa.

Ekolapiko proiektua Ingurumena, landalurra, elikadura eta osasunarekin lotutako ekimena da. Bertako baserrietan ekoiztutako elikagaiekin, elikadura ekologikoa eta osasuntsua eskoletako jangeletan txertatzeko proiektua ere bada Ekolapiko. Baina ez hori bakarrik, proiektuaren esentzia sentsibilizazioa lantzean datza. Barazki eta frutak edo animaliak hazten direnetik, gure platerera iristen diren arte.

Haurreskolak Partzuergoak eta Udalak kudeatzen duten Errenteriako Uztargi Haur Eskolak Ekolapikon parte hartzen du. Haur eskolak berezko sukalde eta sukaldaria (Amagoia Bilbao) dauzka, eta egunean 50 haurrentzat bazkariak prestatzen dira.

Erabiltzen diren elikagaien %80 inguruk jatorri ekologikoa du.

Garaiko barazkiak, Tolosaldeako Patxi Nabasek, Zapatari Etxeberri baserrian ekoiztuko ditu aurrerantzean.

Garaitik kanpoko barazki ekologikoak (pediatrek gomendatzen dituztenak) Nafarroatik ekartzen dira, baita fruta, lekari, zereal, olio eta tomate kontserbak beste batzuen artean.

Iogurtak Tolosaldeako Behieko elkartetik ekartzen dira. Kristalezko pote berrerabilgarrietan banatzen dira gainera. Ikasturtean, 3.000 plastikozko iogur pote, birziklatzeko edukiontzira botatzea ekiditen da.

Martxoak 17 astelehena, eta arratsaldeko 17.00etan Uztargi Haur Eskolako familiekin, lehen sentsibilizazio ekimena burutuko da. Haurren elikadura ekologikoa ardatz harturik hitzaldia egingo dugu. Hitzaldia Ekolapikoko Elikadura Hezitzailea den Sabrina Patok emango du.

Informazio gehiago: www.ekolapiko.net edo 943 761 447 telefonoan.