Trintxerperen aldeko hilabete solidarioan bi dantza emanaldi astebururako

Solidarioa

Trintxerperen aldeko hilabete solidarioan dela eta hainbat eragilek antolatutako egitarauari jarraiki asteburu honetan bi dantza jaialdi izango ditugu Niessen Kulturgunean

Larunbatean, martxoak 15, 18:30ean izango da eta honako taldeak izango ditugu:

BETI PREST, TRINTXERPEKO DANTZA ESKOLA ALKARKIDE, CONCHA ROCIERA, ALAIA ETA ASOCIACIÓN EXTREMEÑA VIRGEN DE GUADALUPE (DONOSTIA)

Igandean, martxoak 16; 11:30ean izango da eta honako taldeak izango ditugu:

EUREKA, EREINTZA, MARI CRUZEN KIROLDEGIKO IKASLEAK ETA ALJARAFE

Sarrera doakoa izango da eta antolatzaileen kutxa bat jarriko dute sarreran Trintxerpeko suteak eragindako familien laguntzeko.