Trintxerperen aldeko hilabete solidarioan, Kirol Patronatuak elkartasun astea antolatu du

Solidarioa

Errenteriako Udal Kirol Patronatuak ondorengo elkartasunezko jarduerak antolatu ditu urtarrilaren 1eko Trintxerpeko sutean kaltetutako pertsonen alde, martxoaren 17tik 22ra bitarteko astean (astelehenetik larunbatera), biak barne.

– Fanderia eta Galtzarabordako harreretan, baita Galtzarabordako Kiroldegiaren Tabernan ere, hi eltzeitsu jarriko dira (Gurutze Gorriak emandakoak) erabiltzaileak eta publikoak oro har emaitzak egin ahal izan ditzaten.

– Kirol instalazioen harpidedun ez diren pertsonek “Kirolkide Ekintzak” egitasmoaren barruko jardueretan parte hartu ahal izango dute hiru euroko emaitza ordainduta (klase bakoitzeko aforoaren arabera mugatuta). Jarduerei buruzko informazioa Udal Kirol Patronatuaren web orrian dago eskuragarri, ondoko hau da: http://kirolak.errenteria.net

– Martxoaren 22an (larunbata) Galtzarabordako Kiroldegian bi “Master Class” egingo dira, bi saiotan banatuta; “Functional Training” 17,00etatik 17,45era eta “Shban” 17,45etik 18,30era. Saio horiek solidarioak izango dira eta parte hartu nahi duten pertsona guztiei irekiak egongo dira. Bi saio horien prezioa 5 euro izango dira.