Gaztañon ere egin zuten Auzo Batzarra

Imagen 004

19:00etan eman zitzaion hasiera atzo, hilak 18, Gaztañoko Auzo Batzarrari. Auzotar ugari bildu zen bertan, 50 inguru, Julen Mendoza alkateak, Luisma Diez Hirigintza zinegotziak eta Jon Txasko Trafiko zinegotziak emango zituzten azalpenak entzutera.

Herriko auzoei, oro har, eragiten dieten hainbat kontu azaldu zituen Mendozak lehendabizi. Besteak beste, auzozain polizia eredu berria aritu zen eta Gaztaño auzoari dagokion auzozaina aurkeztu zien bizilagunei. Diezek, ondoren, 2011ko batzarrean jasotako eskaeren berri eman zuen.

Bilkura amaitzeko, 2015eko maiatzera arte udalaren jarduna erabakiko duten iradokizun eta eskaera berriak jaso zituzten.