Hondakinen prebentziorako Ontziratu zaitez! kanpainaren balorazio positiboa egin dute

Jasangarritasuna | Kategoria gabe 2014-03-20 | 0

ontziratu-zaitez-300x157

Kutxa Ekoguneak, Errenteriako Udalak eta herriko 30 dendek ONTZIRATU ZAITEZ! kanpaina abiatu zuten 2013ko uztailaren amaieran. Kanpaina horren helburua Oarsoaldea mailan haragi eta arraina erostean, ontzi edo tuperra erabiltzea eta paper eta plastikozko poltsen erabilpena eta hauen hondakinen sorrera murriztea izan da. Kanpaina 7 hilabetez indarrean egon ondoren urtarrilean eman zaio amaiera. Horren balorazioa ondokoa da:

Ontzien banaketa

Errenterian ontzien banaketak ekainaren 23tik 30era gauzatu ziren Beraun eta Gamon Zumardiko azokan eta Xabier Olaskoaga plazan. Hiru egunetan 7.000 errenteriarrek jaso zuten beren ontzia.

Erosketak ontziekin

Ekainaren 23tik aurrera parte hartu duten arrandegi eta harategietan ontzi berrerabilgarriarekin erosi duten herritarrei zozketarako txartelak banatu zaizkie. Guztira, gutxienez 7.500 erosketa egin dira ontziekin, honela banatuta:

Hilabetez hilabeteko datuen bilakaerari begiratuta ikus liteke hilabetez-hilabete erabilera pixkanaka igotzen joan den arren kopurua antzekoa dela. Horrek adierazten du herritar kopuru batentzat ohitura bihurtu dela erosketak ontziarekin egitea.

Dendetatik izan dugun jarraipena oso maila ezberdinekoa izan da. Denda batzuek kanpainarekin izan duten interes maila altua argi ikusten da eduki dituzten erabilera datuetan. Hala, arraindegietan izan da jarraipen handiena, azpimarratzekoak direlarik: Aguado Itsaskiak, Niessengo Eroski, Joxean harategiak, eta Ahorramas, Maria Ixabel, Mikel eta Ritxar arrandegiek lortutako emaitzak.

Kopuruak jakin izan duguna baina altuagoak izango dira ziur asko, hainbat dendek ez baitute euren emaitzen berri eman oraindik.

Aurreztutako papera eta poltsak

Kutxa Ekoguneak hainbat udalerritan egin ditu ontzi berrerabilgarriak erabiltzeko eta hondakinak gutxitzeko kanpainak. Kanpaina horietan egindako azterketa eta galdetegien bidez, ontziak erabiltzerakoan aurrezten den paper eta poltsa kopuruen estimazioak egiteko datuak lortu ditu. Adibidez, ontziarekin egiten den erosketa bakoitzeko 7 gr paper aurrezten dira eta poltsen erabilpena %75 murrizten da.

Estimazio horien arabera, arrandegietan ontziak erabiltzeko kanpainaren bidez, uztailetik urtarrilera, 53 kilo paper eta ia 6000 poltsa gutxiago erabili dira.

Zozketak

Denda bakoitzean banatu diren txartelekin zozketak egin dira (arrandegi bakoitzean sari bana) eta zenbaki sarituak dendan bertan jakinarazi dira. Sarituek 20 euroko balioa duen bale bat jaso dute establezimendu horretan gastatzeko.

Balorazioa

Kutxa Ekogunearen eta Errenteriako Udalaren balorazioa ona da, alde batetik denden parte hartze eta ahaleginarengatik, beste alde batetik, herritarrek kanpainari egin dioten harrera ona izan delako. Hala ere, oraindik ere erosketak era honetan egiten dituzten herritarrak gutxiengoa dira, eta espero da datorren hilabeteetan ohitura hori errotzen joatea, izan ere frogatu duten gehiengoak behin erosketa poltsan sartuta erosketa erosoagoa bihurtzen duen ohitura bat da.

No comments yet.

Utzi erantzuna