“Distancia Siete Minutos” antzezlanaren emanaldia eta solasalditxoa igandean Kulturgunean

tea-distanciasieteminutos1

Titzina konpainiaren DISTANCIA SIETE MINUTOS antzezlana, “Errenteria Hiria” Kulturgunean izango da, martxoak 23, igandea, arratsaldeko 19:00etan

Curiosity robot espaziala bidaltze eta lurreratzearekin batera, Félix, epaile gazte bat, etxetik alde egin beharrean gertatzen da termita-plaga bat dela-eta, eta egun batzuetarako aita-amen etxe izandakora doa. Epaileak bere lanbidean ezagutzen duen inguruneak eta aitarekin bizitzeak funtsezko gaiak agerraraziko dituzte: justizia, zoriona, patua.

Dramaturgia eta zuzendaritza: Diego Lorca, Pako Merino Aktoreak: Diego Lorca, Pako Merino Zuzendaritza teknikoa: Albert Anglada Soinu diseinua: Jonatan Bernabeu Eszenografia zuzendaritza: Jordi Soler i Prim Argiztapen diseinua: Miguel Muñoz Administrazioa: Angela Rodriguez Produkzioa: Titzina Teatre S.L. Argazkiak: Fernando Moleres Diseinu grafikoa: Jaume Llonch

​Hizkuntza: Gaztelera Iraupena: 90 minutu

Info gehiago: http://www.titzinateatro.com Bideoa: http://vimeo.com/79867578

 

OHARRA: Emanaldiaren ostean, aktoreekin solasalditxo bat egongo da, interesa dutenentzat.

SARRERAK: orokorra 8 € // murriztua 6€ (Gazte txartela eta langabezi txartela dutenak, 65 urtetik gorakoak eta familia ugaria direnak, Euskal Aktoreen Batasunako kideak; Euskal Herriko Dantza Profesionalen Elkarteko kideak, Gipuzkoako Dantza Profesionalen Elkarteko Kideak eta Euskadiko Musikari Elkartua-ko kideak, Udal Antzerki Tailerreko ikasle eta irakasleak, eta Errenteria Musikaleko ikasle eta irakasleak.)

LEHIATILA: IKUSKIZUNAREN ASTE BEREAN:

Asteartea, Osteguna eta Ostirala: 18:00etatik 20:00etara

Asteazkena: 11:00etatik 13:00etara.

Ikuskizun egunean, ordubete lehenago.