Eskola agendarekin, Cristobal de Gamon ikastetxera bisita

 

2014-03-26 11.20.20

2013-2014 ikasturteko Eskola Agendaren barruan, gaur martxoak 26, Julen Mendoza Alkateak eta Jose Manuel Ferradas Ingurumeneko zinegotziak Cristobal de Gamon Ikastetxera bisita egin dute. Agenda Eskolan sartuta dauden herriko ikastetxeak “kontsumoa”gaia lantzen ari dira aurtengo ikasturtean.

Gaur eginiko bisitan bost eta seigarren mailako ikasleak eta irakaleak izan dira gidari. Eginiko lanak eta ikasitakoak erakutsi dizkiete Alkate eta Zinegotziari.