Gazteen jai batzordea sortu da Madalenetarako

MADALENAK IRUDIA

Joan den astean jai batzordeak 2014ko Madalenak antolatzeko 2. bilera egin zuen.

Bilera hartan oso aberasgarria ikusi zen 12 eta 16 urte bitarteko gazteek osatutako gazteen jai batzordea biltzea. Hain zuzen ere gazte hauen interesak, nahiak eta ekarpena biltzeko asmoz.

Hori, horrela aurten lehenego aldiz gazteek osatutako batzordea eratu eta lau bilera egingo dira. Gazte hauekin egingo den lehenengo bilera apririlaren 4an, 17,30ean, Merkatuzarren izango da.