Gabierrotako Auzo Batzar irekian egon ziren udal ordezkariak

Imagen 003

Atzo, apirilak 1, egin zuten Gabierrotako Auzo Batzar irekia. 25 bizilagun inguru izan ziren bertan eta eurekin batera, Udalaren izenean, Julen Mendoza alkateak,  Luisma Diez, Hirigintza zinegotziak  eta Jose Manuel Ferradas Ingurumen zinegotziak hartu zuten parte. Beste kontu batzuren artean, 2011n egindako batzarrean jasotako eskaeren egoera zein den adierazi zuten udal ordezkariek.

Halaber, auzozain polizia eredu berria azaltzearekin batera, Gabierrota auzoari dagozkion auzozainak aurkeztu zituzten bertan.

Bilkura amaitzeko, 2015eko maiatzera arte udalaren jarduna erabakiko duten iradokizun eta eskaera berriak jaso zituzten.