Pontikako Auzo Batzarra izan zen azkena

IMG-20140402-00117

19:00etan eman zitzaion hasiera atzo, hilak 2, azken Auzo Batzarrari, Pontikakoari. Auzotar ugari bildu zen bertan, 40 inguru, Julen Mendoza alkateak eta Luisma Diez Hirigintza zinegotziak emango zituzten azalpenak entzutera.

Herriko auzoei, oro har, eragiten dieten hainbat kontu azaldu zituen Mendozak lehendabizi. Besteak beste, auzozain polizia eredu berria aritu zen eta Pontika auzoari dagokion auzozaina aurkeztu zien bizilagunei. Diezek, ondoren, 2011ko batzarrean jasotako eskaeren berri eman zuen.

Bilkura amaitzeko, 2015eko maiatzera arte udalaren jarduna erabakiko duten iradokizun eta eskaera berriak jaso zituzten.