Urdaburu Mendizale Elkarteak Artzaintzaren bidearen 12. etapa egingo du igandean

urdaburu

Urdaburu Mendizale Elkarteak Artzaintzaren bidea edo GR-282ren 12. etapa egingo du datorren apirilak 6 igandean, Subijanatik Zaldiaran mendatera. Txangoren lehen erdia Langraitz Oka inguruko herrietatik joango da eta bukaera Gasteizko mendietatik zehar, San Miguel (942), Busto (978) eta Zaldiaran (968) tontorrak igoko direlarik. Denera 21,5 km-ko luzeera eta 750m-ko gainbehera izango du etapak, eta 6 ordu inguruko iraupena aurreikusten dugu. Autobusa Errenteriatik irtengo da 7.00etan Iztietako autobus geltokitik eta 7:15etan Aritzetatik.

Izena emateko, Errenteriako Juan de Olazabal 23 kalean, edo 943-527879 telefonora deituz astearte eta ostegunetan 20.00 eta 21.30 bitartean.