Errenteriak bere Apirileko Feria izan du

Sevillanak dantzatzen. Apirileko Feria_800x450Ostiralean, hilak 11, eman zitzaion hasiera Aljarafe Andaluziako Kultur Zentroak antolatutako VII. Apirileko Feriari. Inaugurazio ekitaldian, Errenteria Musikaleko dantzariek, Aljarafeko sevillana-dantzariak eta Udal Txistulari Bandak hartu zuten parte.

Irune Balentziaga kultura zinegotzia ere bertan izan zen. Errenteriako aberastasun kulturalaz hitz egin zuen zinegotziak bere aurkezpenean eta aberastasun horren bidean Apirileko Feriak jokatu duen paper garrantzitsua azpimarratu nahi izan zuen, horrexegatik eskerrak eman nahi izan zizkien 7 edizio hauetan zehar antolakuntza lanetan ibili diren Aljarafe eta Concha Rociera Elkarteei.

Ostiralean hasi eta atzo, igandean, eman zitzaion amaiera feriari.