Inposaketaren aurkako ekitaldi instituzionala burutu zuten larunbatean

Imagen 004

Espainiako bandera jartzeko agindua dela eta, Udalak ekitaldi instituzionala burutu zuen. Bertan, 2014ko Ohiko Osoko Bilkuran adostu ziren Adierazpen Instituzionalak irakurri ziren eta udaletxe sarreran plaka jarri zen, honako inskripzioarekin:

Udalbatzak 2014ko martxoaren 25eko osoko bilkuran adierazitako borondate demokratikoaren aurka, Espainiako bandera jarri da, EAEko Justizia Auzitegi Nagusiaren 687/2013 epaia betetzeko; hau dio epaiak:

ERRENTERIAKO UDALA BEHARTUTA DAGO ESPAINIAKO BANDERA UDALETXEAREN KANPOALDEAN ETA OSOKO BILKUREN ARETOAN JARTZERA ETA EDUKITZERA

Ondoren, Gabierrotako biribilgunera abiatu ziren, bertan ezarri zen Ikurrinaren igoera ekitaldira.