Nafarroa biribilgunetik Alabergarako sarbidea moztuta egongo da hilaren 23tik 25era

Alaberga | Mugikortasuna 2014-04-15 | 0

Alabergarako sarbidea_800x450Datorren asteartean, hilak 22, saneamenduaren berrikuntzari erantzun, merkataritza sustatu, mugikortasuna hobetu eta peatonalizazio posible bati erantzungo dioten lanak jarriko dira martxan, Trafiko departamentutik adierazi dutenez.

Aurrez, Nafarroa biribilgunetik Alaberga auzorako sarbidea aldatu beharra dago. Hala, apirilaren 23, 24 eta 25ean, Alabergako sarrera eta irteera trafikoarentzako itxita egongo dira.

Bide honen erabiltzaileei, irteteko, Ikutza Kortsarioa kalea proposatu nahi diete departamentutik. Auzoaren beheko aldera sartzeko aukera, berriz, Martin Etxeberria kaletik izango da eta goiko alderako, KaputxinogaƱa. Apirilaren 25ean zabalduko dute berriro ere moztutako bidea.

Lanak Biteri kalean egingo dira datozen hilabeteetan eta honek aldaketak eta unean uneko itxierak ekarri dituela ere esan dute.

 

 

No comments yet.

Utzi erantzuna