Javier Olaizola eskultorearen “7 mugarri” erakusketa Xenpelar Etxean

Zazpi mugarriApirilaren 26ra arte  Xenpelar Etxean, Javier Olaizola Alfaroren 7 mugarri erakusketa egongo da ikusgai.  Asteartetik larunbatera egongo da zabalik, 17:30etik 20:30era.

7 eskulturek osatzen dute erakusketa eta bakoitzak kontzeptu bat islatzen du: errespetua, kontzientzia, zuzentasuna, konfiantza, duintasuna, askatasuna eta komunikazioa. Egilearen hitzetan, gainera, “eskultura horiek topagune izatea dute helburu, hausnartzeko, non bertan pertsonak gauza izango diren norberarenganako eta bere kidearenganako konfiantza berreskuratzeko”.