Kukairen emanaldia izango da Dantzaren Nazioarteko Egunean

hnuy-illaErrenteriako Udalak eta Kukai Dantza Konpainiak dantza emanaldia antolatu dute, apirilaren 29an, Dantzaren Nazioarteko Egunean. Hnuy Illa ikuskizuna izango da egun horretan Errenteria Hiria Kulturgunean (Niessen) taularatuko dutena, 18:30ean.

Hnuy Illa Joseba Sarrionandiaren lanetik abiatuta, bidaia poetiko bat proposatzen duen ikuskizuna da, Mireia Gabilondoren zuzendaritza eta Jon Mayaren koreografiarekin. Malenkolia, dotorezia eta sentiberatasuna darion emankizuna da; maitasunaz, maitasun ezaz, bakardeaz edo erbesteaz hitz egiten duena.

Emanaldia Iñaki Salvadorren musikak, bideo proiekzio bereziek eta kolaboratzaile ugariren ekarpenek osatzen dute.

Sarrera doako izango da, aforoa bete arte.