Internet bidez eros daitezke, jada, Errenteriako Umore eta Musika Topaketarako sarrerak

Umore eta musika topaketa Beti Prest Elkarteak Errenteriako Umore eta Musika Topaketa antolatu du datozen ekainaren 13 eta 15erako. Bertan Golden Apple Quartet  taldeak eta Cadizetik etorritako “cuarteto” eta “chirigota” batek parte hartuko dute.

Hala, ekainaren 13an, ostiralez, Los que siempre se pasan de tiempo cuartetoaren eta Lo siento Patxi, no todo el mundo puede ser de Euskadi chirigotaren ikuskizuna izango da Errenteria Hiria Kulturgunean (Niessen), 20:00etan. Sarrera 10 euroan salduko dute.

Igandean berriz, ekainaren 15, chirigota eta cuartetoarekin batera, Golden Apple Quartet taldekoak izango dira. Kasu honetan, 12:00etan izango da  ikuskizuna eta sarreraren prezioa 15 eurokoa.

Sarrerak salgai daude dagoeneko www.bibe.me web gunean.