Madalenetako omendua proposatzeko aukera dute Errenteriako elkarteek

Iñaki Badiola e Iñaki Tolaretxipi
Iñaki Badiola, Erraldoi eta Buru Handien Konpartsaren izenean, eta Iñaki Tolaretxipi, 2013ko omenduak

Aurten ere, Errenteriako Udalak pertsona edo elkarte bat omenduko du Madalenetan. Horretarako proposamenak, hala ere, herriko elkarteek egin ditzakete, Udaletxeko erregistroan, pertsona edo elkartearen izena eta omendua izateko arrazoiak azaltzen dituen idatzi bat aurkeztuz, maiatzaren 16ra arte.

Omenduak 2014ko Madalenei hasiera emango dien txupinazoa jaurtitzeko ohorea izango du eta intsignia bat jasoko du uztailaren 22an, Madalena egunean. Gainera, Udalak jaietan antolatutako ekitaldi instituzionaletan leku berezia izango du gordeta, hala nahi izanez gero.