Publikoen gaineko hausnarketa egingo dute arte eszenikoei eta dantzari lotutako profesionalek

Dantzagunea jardunaldiaDatorren astelehenean, hilak 28, Dantzaguneak, II Jardunaldia: Publikoei buruz hitz egiteko hiru une: bizialdi osoko dantza heziketa antolatuko du Errenteriako Kulturguneko bere egoitza berrian.

Hausnarketa, ezagutzaren transferentzia eta trukea, esperientzien aurkezpena eta zerbitzua oinarritzen den ideien eraldaketa dira II. jardunaldiaren helburuak eta bertan, dantza sektoreko profesionalek, kultura-programatzaileek, bitartekariek, kultura-kudeatzaileek eta abarrek parte hartuko dute.

Jardunaldiak, gainera, bat egingo du publikoei buruzko hausnarketa egiteko asmoz, SAREA Euskadiko Antzokien Sareak  Xenpelar Etxean egingo duen Ezohiko Osoko Bilkurarekin. Eguerdi partean, aipatu bi erakundeak jarduera bateratuan ariko dira, EKEk (Euskal Kultur Erakundea) sustatuta, Iparraldetik etorritako ordezkariekin.