Bost egun Emakumeen Ahalduntzerako Eskolak ezagutzeko

berdintasun sailaFtxikiGuztiok gaude botere posizio batean eta posizio hori aldakorra da. Boterea, ez du inor menpean hartzeko ikusten feminismoak, eraldatzeko baizik. Premisa horretatik abiatzen da ahalduntzearen teoria, eta premisa hori oinarri hartuta hainbat ekimen aurrera eramanten dituzte Errenteriako Emakumeen Ahalduntzerako Eskolek.

Elkarlanerako emakumeen espazio propioa dira eskolak: modu indibidualean, autonomia lortu eta norbere buruan konfiantza izateko, eta kolektiboan pentsatuta, gizartearen baitan parekidetasuna lortzeko. Datozenak, eskola jendarteratzeko egunak izango dira, “Emakumeen Ahalduntzerako Eskolak ezagutzera emateko astea” antolatu dutenez Auzoetako Emakume Elkarteak eta Berdintasunerako Azpisailak. Errenteriako herritarrai guztiei eta bereziki emakumeei zabalik dagoen programa da, ekintza guztiak Merkatuzarren egingo dituzte.

Agenda

  • 25 astelehena

17:00: Yoga

18:30-20:00: Eho-ziri lanak

Olio Pintura

  • 26 asteartea

17:30-18:30: Nire buruarekin esperimentatzen

18:30-20:00: Brikolajea

  • 27 asteazkena

18:30-20:00: Euskal Dantzak

  • 28 osteguna

17:00-18:30: Tai-Chi

18:30-20:00: Medikuntza naturala

  • 29 ostirala

17:00-18:30: Areto dantzak

18:30-20:00: Produktu arabiarren dastaketa

**Erakusketa maiatzaren 25etik 29ra, 17:00etatik 20:00etara Merkatuzarren. Bertan ikusgai: joste lanak, margo lanak, eskulanak, birziklatutako materiala, jantziak, argazkiak eta ikastaro ezberdinetan egindako produktuak.