Sendabelarren tailerra prestatzeko hitzordua jarri du Oarsoirriak taldeak

Sendabelarren inguruan jakin-mina zuten hainbat familien proposamenei erantzunez, ekainean, Oarsoirriak familientzako aisialdi taldeak gai honen inguruko tailer bat antolatu du. Aurrez, ordea, haurren zein helduen iritziak, esperientziak eta kezkak bildu nahi ditu materia honen inguruan. Horregatik taldeak dei egiten die sendabelarretan interesa izan ahal duten guztiei tailerraren antolakuntzan parte-hartzeko. Jarraian, prestakuntza lan horietarako jarri duten hitzordua:

  • Eguna: Maiatzak 23
  • Ordua: Goizeko 10:00etatik 12:00ak bitarte
  • Tokia: Merkatuzar
  • Helburua: Ekainean burutuko den sendabelarren tailerraren prestaketa. Eguraldi ona egiten badu kotxez mendira joango dira.
  • Nori zuzenduta: Haurrei eta helduei.

Logo-oarsoIrriak