Diru-laguntzak, kultur aniztasunari eta kooperazioari buruzko egitarauak aurrera eramateko

errenteriako udalaErrenteriako Udaleko Kultur aniztasuna, garapenerako lankidetza eta giza eskubideen azpiatalak dirulaguntzak eskatzeko epea zabaldu du kultur aniztasunari buruzko sentsibilizazioa eta garapenerako kooperazio egitarauak arrera ateratzeko. Eskaerak ekainaren 15era arte aurkeztu ahal izango dira eta aurkeztuko diren proiektuak 2015 urtean zehar hasitakoak izan beharko dira.

Deialdiaren denerako aurrekontua 99.380 eurokoa izango da honako hiru proiektu tipologiatan bereizita:

-Garapen bidean dauden herrialdeekiko lankidetza proiektuak gauzatzeko (80.300€).

-Errenterian garatuko diren proiektuak, garapenerako sentsibilizazioa eta heziketa, eta garapenean dauden herrialdeetako kultura desberdinak eta bizitzeko modu desberdinak ezagutaraztea helburu duten proiektuak gauzatzeko (13.000€).

-Premiazko gizaldeko ekintzak, garapen bidean dauden herrialdeetan larrialdi-egoeran bizi diren pertsonentzat edo sektoreentzat (6.000€).

Dirulaguntzak eskaera aurkezteko epea ekaineko 15era arte izango da (hori barne). Interesatuta dauden elkarteak, Gobernuz Kanpoko Garapenerako Erakundeak edota norbanakoek informazio osoa kontsultatu eta beharrezkoak diren inprimakiak eskura ditzakete Errenteriako Udaleko web gunean (bekak eta dirulaguntzak atalean): http://www.errenteria.net/eu/html/3/4423.shtml

Oinarriak